Docutec
Zer egiten duzu ostegunetan?
Gero eta lagun gehiago ateratzen dira kalera ostegunetan. Pintxo-potea dela-eta, jende asko animatzen da etxetik ateratzera. Zu ere ateratzen al zara?
ESATARIA. Pintxo-potea. Oso errotuta daukagu Euskal Herrian. Bueno, pintxo-potea, juevintxo ere deitzen diote zenbait tokitan. Bueno, badira ostegunetan pintxo-potera joateko ohitura hartuak dutenak, tragoa eta pintxo pare bat jan, eta arratsaldeko giroaz gozatzeko ohitura gero eta errotuago dago gure artean.
Zer egiten duzue ostegunetan? Pintxo-potera joaten zarete edo badaukazue beste alternatiba bat? Edo etxean geratzen zarete? Ez dakit denbora-pasa. Zer egiten duzue ostegunetan? Ze ostegunak badauka izaera berezia: ez da asteburua baina asteburua iristeko deseatzen gaude eta gorputzak zerbait diferentea egiteko eskatzen digu. Zuei gorputzak zer eskatzen dizue? Ostegunetan zer egiten duzue?
Entzule batek dio: “Pintxo-pote!!!!!” Eta gero, zera, harridura-ikurrak jarri ditu, 5 bat edo. Pintxo-pote, esaten du berak. Beste batek dio: “Irunen Kabi Gorrin bertso-gaua egiten dugu ostegunetan”. “Osteguna polideportibora joateko egun egokia da jende gutxiago egoten delako.”. Beste batek dio: “Ostegunetan sagardotegira joaten gara edo bestela sozietatera.” Eta gero idatzi du: txotx. Eta beste lagun batek: “Orain gutxira arte ostegunetan UEFA (futbol) partidak ikusten nituen (bueno, Europa ligakoak izango dira). Plan berria bilatu beharko dut orain datorren denboraldira arte, ze badakizue Athletic Europa ligatik kanpo geratu dela.
