Lehen lan eta orain jai (A2B24)

Gure lagunei Bartzelonako ezagun batzuk etorriko zaizkie bisitan, eta haiekin zer plan egin pentsatzen ari dira.


Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Bazen bukatzeko garaia! Egun luzea gaurkoa.
JOSU.— Bai, neska! Bost ordu fakultatean eta lau liburutegian!
AMAIA.— Baina orain atsedena!
JOSU.— Zer ordutan geratu zara hemen Junerekin?
AMAIA.— Seiak eta laurdenetan. Segituan etorriko da.
JOSU.— Astirik emango al digu erosketak egiteko parte zaharrera joan aurretik?
AMAIA.— Bai, autoz etorriko dela esan dit Junek.
JOSU.— Eskerrak! Hau marka! Bost pisukide eta auto bakarra!
AMAIA.— Bai! Eta gainera zerrenda luzea daukagu gaur: kirol-denda, altzari-denda, tindategia... eta estankoa!
JOSU.— Estankoa?
AMAIA.— Bai, eta ez zaitez hasi beti bezala.
JOSU.— Ados!

ETENA

JOSU.— June berandu dator.
AMAIA.— Ez zuen aparkatzeko tokirik aurkituko. Inguru hauetan osoa zaila da.
JOSU.— Eta gero parte zaharrera, ezta? A! Banuen gogoa lasai joateko. Norekin geratu zara?
AMAIA.— Alex eta Oierrekin, eta Alexen lagun batzuk ere etorriko dira, Bartzelonakoak.
JOSU.— Ba pintxo-potea zer den ezagutuko dute!
AMAIA.— Eta, ondoren, etxera etorriko dira lotara.
JOSU.— Denak sartuko al gara etxean?
AMAIA.— Ez dakit, baina bi gau bakarrik izango dira.
JOSU.— Ba zuk eta nik ohe batean egin beharko dugu lo! Haiei lekua egiteko, badakizu.
AMAIA.— Zurekin lo egin? Ezta pentsatu ere!

ETENA

JUNE.— Arratsalde on! Barkatu atzerapena!
AMAIA.— Eskerrak etorri zaren!
JUNE.— Zer ba?
AMAIA.— Hemen, gure Josu, plan arraroak egiten hasi zaigula!
JOSU.— Ez dira hain plan arraroak...
AMAIA.— Alexen lagunak datozela eta, nirekin egin nahi du lo lekua egiteko!
JOSU.— Bueno eta badakizue, asko badira, hirurok ere sartzen gara nire ohean.
AMAIA.— Tira goazen, Romeo!! Lide enteratzen bada...
JUNE.— Goazen, bai!

A2
15-04-2016
16167851
00:02:14
5082