Nobel sariak eta emakume zientzialariak

2018ko Nobel sariak emateko garaian, saria jaso duten emakume zientzialarien kopuru txikia nabarmendu dute. Bakarrik 18 dira zientziako adarretan saria jaso duten emakumeak, 2018. urtean, bi saridun izango dira.

Irratiko saio honetan, datuak emateaz gain, elkarrizketa egiten diete euskal emakume zientzialariei.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. 7ak eta 47, sarreran aurreratu dizuegu: gaur banatuko dituzte Oslon eta Stockholmon 2018ko Nobel sariak. Urte berezia izango da aurtengoa. Eta horren adierazgarri, datu bat. 601etik 18, alegia %97 %3aren aurrean. 18 horiek edo ehuneko hori dira 1901ean Nobelak banatzen hasi zirenetik, zientzia kategoriatako sariak irabazi dituzten emakumeak. 601etik beraz %97 izan dira gizonezkoak.
2018ra arte, urtera arte, medikuntzan 12 emakumek jaso dute saria, kimikan 4k eta fisikan 2k. Eta aurten beste 2 emakumek lortu dute zerrenda horretan euren izena idaztea, kimikan eta fisikan. Euskal Herrian zientzian aritzen diren 3 emakumerekin hitz egin dugu. Urratsak eman direla uste dute, baina oraindik lodiegia da hautsi beharreko sabaia. Nerea Sarriegi.
NEREA SARRIEGI. 115 urte pasa dira Marie Curiek bidea zabaldu zuenetik, eta 18 emakumek bakarrik lortu dute zientzia kategoriatan haren pareko aitortza. 18 baino askoz gehiago dira baina aurkikuntza erabakigarriak egin izan dituzten emakumeak. Errekonozimendu-falta ez da beraz sinesmen bat, zientzian bezala, datuetan oinarritzen da. Gotzone Barandika, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.
GOTZONE BARANDIKA. Lehenengo biak segituak izan ziren XX. mendeko lehenengo erdian. Garai hartan jende asko ez zegoen zientzian, are gutxiago emakumezkoak zirenak. Orduan esatea emakumeok ez dugula jasotzen sari bat gutxi garelako lanean ez da egia inondik inora ere.
NEREA SARRIEGI. Kopuruaz besteko arrazoiak daude beraz atzean. Unibertsitatetan geroz eta parekatuago dago neska eta mutilen kopurua. Arazoa gerora dator. Nerea Zabala, EHUko Fisika, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea, eta Saioa Domínguez, Oncomatryx ikerketa-enpresako theranostics zuzendaria.
NEREA ZABALA. Mundu profesionalean, goi-mailako karguetara iristen diren emakumeen kopurua txikia da. Kristalezko sabaia deitzen dena, ez?
SAIOA DOMINGUEZ. Ikerlariak % 40a baino ez gara emakumeak. Eta eremu pribatuan % 30a bakarrik. Munduan % 28a. Hau zergatik izango da? Amatasuna, dena kastigatu egiten da… emakumeei.. Orduan gizartean etxe eta umeenganako ardura benetan gizon eta emakumeon artean berdinduta egon arte, ezinezkoa izango da emakumeok ikerkuntzan zein beste arloetan aurreratzea.
NEREA SARRIEGI. Aurten Frances Harlon-ek kimikan eta Donna SrickLand-ek fisikan saria jasotzeak indarra ematen die. Hala ere, sentimendua gazi-gozoa da.
NEREA ZABALA. Ba lar berandu da, nolabait esatera. Ze esfortzuaren trukean lortzen dugun errekonozimendua ez da baliokidea. Lan-erritmoa moteldu egiten dugu askotan adinarekin, ba ikusten dugulako nekez lor dezakegula errekonozimendua.
NEREA SARRIEGI. Eta argi dute gakoa zein den.
GOTZONE BARANDIKA. Neskato direnetatik ez daukie (daukate) eredu bat emakume bat zientzialaria dena, eta orduan neskatilek ez dabez (dute) beren buruak ikusten zientzialari moduan. Hori eman behar deutsagu (diogu); emakumeak saritu eta plazara ateratzen badoguz (baditugu) orduan umeek ikasiko dabe (dute) emakumeek denetarik ahal dogula (dugula) egin eta Nobel saria emotea (ematea) da ba azkenean plazara ateratzeko modurik onena.
NEREA ZABALA. Erreferenteak behar ditugu. Emakumeek egiten duten zientzia ona ikustera ematea oso garrantzitsua dela, eta izan ere, gure fakultatean lan handia egiten ari dira wikipedian emakume zientzialarien lana ikusgai egiteko.
NEREA SARRIEGI. Ba oztopo guztiak gaindituz, horrelako lanei esker jarraituko dute bidea idazten.

C1
10-12-2018
16148013
3461