Annie Russell Maunder, ilargi-krater bati izena eman zion ikerlaria

Nor izan zen Annie Russell Maunder? Zergatik deitzen da horrela ilargiko krater bat? Zer ekarpen egin zizkion zientziari ikerlari honek? Gauza horiek guztiak argituko ditu Euskalerria irratiko podcastean Bakarne Atxukarro kazetariak.

Annie Russell Maunder hobeto ezagutu nahi baduzu, entzun Bakarne Atxukarroren jarduna.

 

 

 

Irudia: Wikimedia Commons (CC BY-SA 4.0)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

31k besterik ez dutela. 31k baino ez dutela, soilik 31k dutela. 

Garai hartako politikak zirela eta. Garai hartako politikaren eraginez. 

Aurrera jo zuen. Nora jo, nora egin, nora joan. Era berean: atzera jo/egin zuen, baina atzera joan zen; ezkerrera jo/egin zuen, baina atzera joan zen; zabalera jo/egin zuen, baina zabalera joan zen…

Langile faltagatik. Zergatik? Langile faltagatik, baina langileak faltatzeagatik. Era berean: lan faltagatik, eskulan faltagatik, jende faltagatik… 

Eguzki-orbanen argazkiak. Eguzki-mantxen argazkiak.  

Maunderrekin ezkondu zen eta. Maunderrekin ezkondu zelako. Era berean: Maunder ezagutu zuen eta, Maunderrekin lanean hasi zen eta…

Partekatutako ohorea, nola ez ba! Elkarbanatutako ohorea, jakina!

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria. Sintonia hau adituta badakigu nor datorren dantzan. Bakarne Atxukarro, arratsalde on.
Bakarne Atxukarro kazetaria. Kaixo, arratsalde on.
Esataria. Eta gaur emakume berri bat ekarri diguzu: Annie Russell Maunder.
Bakarne Atxukarro. Bai. Baina horrekin lotuta ekarriko dut beste gai oso bitxia dena, ze(ren) bueno ba al zenekien zuk ilargian 1.594 krater daudela eta horietako 31k besterik ez dutela emakume izena?
Esataria. Ez nekien hainbeste kraterrik zegoenik ere ilargian. Eta are gutxiago izena zutena. 
Bakarne Atxukarro. Pues bai.
Esataria. Beraz, gehien-gehienek gizonezkoen izenak…
Bakarne Atxukarro. Baina bueno, pues nahiko bitxia da gai hori, eta horregatik(an) sartuko dut gaur hizpide, ze(ren) izen batzuk oso ezagunak dira. Adibidez, Marie  Curie, edo Alexandriako Hipatia… Bueno, baina beste batzuk pues guztiz ezezagunak dira. Eta horietako bat da Annie Russell Maunder.
1868an jaio zen, eta astronomo eta matematikari irlandarra izan zen. Eta zein izan(du) zen bere ekarpena? Bueno, asko izan zituen baina haien tartean tximeleta diagramaren aurkikuntza dago, eta gainera, angelu zabaleko kamera sortu zuen. 
Esataria. Hara!
Bakarne Atxukarro. 1886an Bikaintasun akademikoa lortzeko beka irabazi ondoren, Cambridg-eko Unibertsitatean sartu zen eta pues bere klaseko ikasle hoberena izan, izan zen. Hala eta guztiz ere, garai hartako politikak zirela eta, bueno, pues titulu akademikorik gabe geratu zen. Baina hala eta guztiz ere aurrera jo zuen eta pues garai hartan beste gauza batzuk mugitzen ari ziren eta 1890etik 95era Greenwich Royal Obserbatoryko zuzendariak emakumeak kontratatzea erabaki zuen, langile faltagatik. Eta talde horri Ladie Computer esaten zioten. Orduan, idaztea erabaki zuen eta  berehala onartu zuten, eta eguzki sailean hasi zen lan egiten. Eguzki-orbanen argazkiak hartu  behar zituen eta haien posizioa eta tamaina grabatu. 
Lan bikaina egin zuen. Baina beitu (begiratu) zer-nolako lana, ze(ren) pues 1892an proposatu zuten Royal Astronomical Societyko kide izateko. Baina zer gertatu zen? Haren hautagaitza ez zuten onartu, ze(ren) emakumea zen. Bueno, pues 1895ean Greenwich-ko Royal Obserbatoryko kargua utzi egin behar izan zuen Maunderrekin ezkondu zen eta. 
Baina, klaro, eske (izan ere) oso neska azkarra zen. Eta langabezian ez zen geratu. Eta senarrak, bueno, sortu zuen British Astronomical Asotiation, eta bera sartu zen han, senarraren ikerketan, ikerketetan aritu zen, eta bueno, pues joan ziren bai Indiara ikustera dokumentatzeko, eta bueno, pues aztertzeko zer gertatzen den eklipseetan. Eta argazkiak erabili behar zituzten. Horregatik(an) kamera hori asmatu zuen berak eta bueno, pues errespetu osoa ja(da) lortu zuen bere inguruan, ez? Eta 1915ean, azkenean, onartu zuten Royal Astronomical Societyn, pues bere, bere aurreko hautagintza (hautagaitza) aurkeztu eta 24 urte geroago.   
80 eta urte zituela hil zen Londresen, eta lehen esan dugun bezala, bueno pues Maunder ilargi-kraterrak izen hori darama Annieren omenez, Edward Maunder senar, astronomo britainiarrarekin partekatutako ohorea, nola ez ba!
B2
09-06-2021
28336916
00:03:56
2503