detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Bakarrizketak, umorea eta musika lagun

Imajina ezazu, beste herrialde batean zaudela, bakarrik, ez zarela ezertaz jabetzen, ez duzula tutik ere ulertzen, herrimina sentitzen duzula... Nola moldatuko zinateke? Hori da Barry Manley irlandar idazleari gertatu zitzaiona bere lehenengo egunetan Euskal Herrian.

 

Urte asko daramatza Barry Manleyk Euskal Herrian, baina 22 urte zituela etorri zen hona eta euskara ikasi nahi izan zuen. Bere kabuz ikasi du urteotan euskara, eta oraindik ere ikasten diharduela aitortzen du. 

Ingeles-irakasle, idazlea eta kazetaria da eta eleberriak idatzi ditu, baina bere asmoa zen euskaraz zerbait egitea eta horregatik, orain dela bost urte, liburu bat idazten ari zela, jendaurrean bakarrizketak eskaintzea bururatu zitzaion.

 

 

Orduz geroztik, umorezko emanaldi asko eskaini ditu hainbat agertokitan eta euskaltegitan, Barry Barrez izenarekin, eta EITBko saio batzuetan ere ikusi ahal izan dugu.

 

 

Bizitzaren inguruko hausnarketa egiten du bakarrizketa hauetan, Euskal Herrira iritsi zenetik bizi izan duen egokitze-prozesua azaltzen du, besteak beste. Euskara ikasteko jarraitu duen ibilbide bitxia eta bazter desberdinetan izandako abenturei buruz hitz egiten digu bere bakarrizketetan, euskaraz eta oroimenez betetako eskusoinuaz lagunduta. Bakarrizketa hauek bidaia bat bezalakoak omen dira beretzat, ez dakielako nora doan.

 

Barry Manleyrekin harremanetan jartzeko, bere Facebook orrialdea edo webgunea bisitatu.

 

Segidan, Kike Amonarrizek ETB 1eko Tribuaren berbak saioan Barry Manleyrekin egindako elkarrizketa duzu ikusgai.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kike Amunarriz.- Barry, eta zuk monologoak edo txisteak nola sortzen dituzu?
Barry Manley.- Euskaraz, esan nahi duzu?
K.A.—Bai.
B.M.- Jo, Kike, jakingo banu? Bai… baldintza polita, ezta?
Bueno, ni irlandarra naiz, dakizunez gero, eta beste garai batean idazlea nintzen eta liburuak, nobelak, idazten ditut eta orduan, narratiba asko gustatzen zait eta bueno, hemen, Euskal Herrian, bizi naizenez gero, hemengo hizkuntza ikasteko prest hasieratik… eta beste mugak, noraino iritsi naitekeen euskararekin, ezta? Hori jakiteko eta badakit hemen oso…kristoren ustekabea dela zuentzat, ezta? Irlandar bat bakarrizketa bat egiten…
K.A.- Bai, ez da ohikoa, ez zaudete asko, e?
B.M.- Ez.
K.A.- Eta zure bakarrizketetan, gainera, euskara hartu duzu gai nagusitzat.
B.M.- Hizkuntza bezala, asko gustatzen zait. Eta orduan, hori lantzen dut ere bai nire monologoetan, ezta? Nola benetan maiteminduta nagoen hemengo hizkuntzarekin.
K.A.- Zenbat hizkuntza dakizkizu?
B.M.- Beti esaten dut gaelikoa dela… nire ama-hizkuntza dela, zeren eta nire aitak etxean ez zuen ezer esaten, ezta?
K.A.- Gaiztoa.
B.M.- Bai, gaiztoa, nola ez? Bihurria eta bueno, frantsesez ere bai, ikasi nuen han, bizi nintzenean, aleman pixka bat ere bai eta erdaraz ere bai, hizkuntza polita da.
K.A.- Eta euskaratik zerk eman dizu atentzioa?
B.M.- Niretzat oso deigarriak dira hitz batzuk, ezta? Adibidez, eskuzabala, ezta? Generous edo generoso esaten dugu guk. Ni mutil oso eskuzabala naiz eta batzuetan nire kalterako, ezta?
K.A.- A, bai?
B.M.- Bai, orain dela gutxi 8.000 euro utzi nizkion lagun bati zirujia plastikoa egiteko eta orain ez dakit zer itxura daukan. Bai, bai, polita da eskuzabala. Harremana, hartu eta eman…txintxo, hori asko gustatzen zait, txintxo. Zelan? Txintxo. Eta gero, nire bizitza hemen, adibidez, nire auzoan ere bai, Intxaurrondon, daukat euskarazko kuadrilla batekin eta batzuk, bata gailego, ni naiz euskaldun berria, edo irlandes zahar, ez dakit, besteak hika hitz egiten du, eta “mugituko gaituk, ala? goazen” Bai, eta bestela… hikaz ere bai, ikasi behar da.
K.A.- Eta euskaldunak eta irlandarrek gauza bertsuekin egiten al dugu barre?
B.M.- Umorea unibertsala da, ezta? Baina bai, daukagu gure topikoak eta gure bitxikeriak, ezta? Adibidez, nire ustez, euskaldunak, lehenago mendian asko ibiltzen nintzen, Oiartzungo mendi-talde batekin eta han zaude, zazpietan, barre egiten eta…”E, benga, goazen, mugitu…” eta ostras, hemen 7etan barren egiten, 7etan mendian, nola da posible! Hori alde batetik, baina gero, agian, areto batean ikusten duzu jendea serio, txintxo. Eta irlandarrak beti ari gara txantxetan, bromazaleak gara, ezta? Ei, kontatuko dizut nire txiste motzena?
K.A.- Ea!
B.M.- Adibidez, bi irlandar ateratzen dira taberna batetik.
K.A.- Aja
B.M.- Aizu, gerta liteke, ezta?
K.A.- Eta zuk gainera, ikuskizunetan kantatu egiten duzu.
B.M.- Kantatu eta eskusoinua jotzen, nire aitarena. Bai, bai, oso soinu txikia da, bai, bai.


Donostiara etorri nintzen
Gazte eta inozente
Urteak pasa dira, daukat maila dezente
Kanpotik ikusita ez da hain erraza
Baina zailtasun handia da bakoitzak duena
I’m Irish in Euskal Herria, I’m Irish in Euskal Herria
Ez naiz hemengoa, ez naiz hemengoa
Baina ikasteko prest




 

detalle2

Docuthèque

B1
25-10-2016

x61pRelaContWAR

16138857
03:32

x61pViewCountWAR

8120

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR