detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Urrezko giltza

Patxi Zubizarretak, beste hitz batzuekin baina, esan du liburu honetan tradizioaren transmisioa dagoela, eta ipuin hauek kontatzekoak direla batez ere, adibidez, gurasoek seme-alabei kontatzekoak, edo irakasleek ikasleei.

Nork nori bestela? Eta dauden abestiak, berriz, kantatzekoak. Helduek umeei kantatzekoak. Kontakizun, kanta gehienak euskal tradiziokoak dira, baina badira bestelakoak ere. Eta saiatu da ludikotasunez tradizioa gaur egunera moldatzen. Adibidez, nahiz eta aitona bat ageri den, topikoa, ipuin-kontalari tradizionala, amona bat ere ageri da, bidaia zalea, eta gurean negua denean munduaren beste aldera doa, han uda delako. Eta bidaian gizaseme txinatar bat ezagutzen du, eta berarekin etortzen da gurera. Liburuak urte oso bat hartzen du, lau urtaroak, neguan hasita, eta bi CD ditu osagarri, liburuko hainbat ipuin eta abestiz osatuta, 63 testu guztira.


Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

Elur malutak ipuina hemen duzu entzungai.

Hona testuetako bat.    

Zakurrak zaunka.
Katuak miauka.
Ardiak marraka.
Ahuntzak bekereke.
Zaldiak irrintzi.
Behiak marruma.
Zerriak kurrixka.
Beleak karranka.
Zisneak makakorro.
Igelak kro-kro.
Ahateak hapa-hapa.
Hontzak houo-houo.
Enarak txirp-txirp.
Otsoak uhuri.
Astoak arrantza.


(53. or)
 

Pages: 158

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
11-01-2017

x61pRelaContWAR

16170111

x61pViewCountWAR

3154

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR