Docutec
"Familia eta lagunen falta sumatzen nuen"
Estibaliz Capetillo gasteiztarrak Alzheimerra ikertzen egiten du lan Bilboko Achucarro Zentroan. Ingalaterran, Alemanian eta AEBetan dozena bat urte eman zituen lanean, baina etxera itzuli zen herrimina zuelako.
Ikerlarien artean dagoen lehia handia dela dio Estibalitzek.
Estibalitz Capetillo.- Kaixo, Jone, zer moduz?
Jone.- Kaixo, arratoi transgenikoaren mozketak egiten ari naiz, gero inmunoa egiteko.
E.C.- A, bale, oso ondo. Zelan dago tejidoa (ehuna)?
J.- Bada, nahiko ondo.
E.C.- Zer markatuko duzu?
J.- Neuronak eta mikroglia, NSFren efektua ikusteko.
E.C.- Oso ondo.
Xabier Madariaga.- Gasteizen jaio zen Estibaliz Capetillo neurobiologoa. Berrogei urte ditu eta berriki etorri da Bilbora lanera, Alzheimerra ikertzera, hamaika urtean Ingalaterra, Alemania eta Estatu Batuetan bizi eta gero.
Estibaliz Capetillo.- Bueno, Sheffield oso leku berezia da, Full Monty pelikularen antzekoa. Alemanian, biziaren kalitatea oso ona da. New York, bada, munduko kapitala da, ez?
Estibalitz Capetillo.-Jone, zu Iruñekoa zara, zergatik etorri zinen Bilbora ikertzera?
Jone.- Bada, proiektua interesgarria ikusi nuenez, Bilbo Iruñearekin konparatzen, aldaketa handia da, baina zu New Yorken bizi zinen…
E.C.- New Yorken bizitzea oso esperientzia polita eta… ez nuke inoiz aldatuko hori, ez?
Zientifikoki edo lanaren aldetik izugarria da. Lehenengo potentzia da, dirua dago, diru publikoa, diru pribatua, eta astero zegoen premio Nobel (Nobel Saria) bat hitz egiten. Konpetibitate (lehiakortasun) asko dago, baita ere. Karreran gorago joatea oso zaila da.
J.- Eta zer faltan hartzen zenuen?
E.C.- Familia eta lagunak. Bizitzeko modua, baita ere, ez?. Alemanian, adibidez, lanean zeunden eta “joan gaitezen garagardo bat hartzera-edo” eta jendea… oso zaila zen hori, espontaneitate hori izatea, ez? Gustukoa baduzu hemen bizi den moduan, bada, bueno, askotan saiatzen zara beste lekuetan hori izaten. Batzuetan frustratzen zaitu ezin duzulako lortu, ez? baina baita ere gauza oso onak dituzte beste herrialde guztiak, orduan, beti alde ona ikusi egin behar da.
J.- Etortzeko gogoak zenituen edo aukera ailegatu zitzaizun eta hartu zenuen?
E.C.- Gogoarekin bakarrik zaila da bueltatzea, ez? Beti daukazu herrimina. Lanarekin bueltatzea (bueltatu) nahi nuen eta Ikerbasque programarekin aukera izan nuen bueltatzeko.
Eta bueltatzen zarenean ikusten duzu guztiak gara berdinak, kar, kar, kar. O sea, ez dut alde txarretik esan nahi, ona da, baina… New Yorken jende guztia ezberdina zen, baina hori normala zen, ezberdina izatea, ez?
