Liburutegiaz

 

HABE Liburutegia hizkuntzen ezagutzan eta ikasketan espezializatutako liburutegi publikoa da. Euskaratik eta Euskal Herriko hizkuntza-egoeratik abiatuta, eleaniztasuna du ardatz. 

Liburutegia hiru ataletan dago antolatua. 

 

HA - Hizkuntzalaritza Aplikatua 

Hizkuntzen didaktika, soziolinguistika, psikolinguistika, eta hizkuntzek hezkuntza-sistemetan duten tokia jorratzen dituen nazioarteko literatura zientifikoa jasotzen du atal honek. Arreta berezia jartzen diogu euskararen didaktika eta Euskal Herriko hizkuntzen alde soziologiko, psikologiko eta hezkuntzazkoen inguruko dokumentuei. 

Sei azpi-atal nagusitan banatzen da: 

  • A Soziolinguistika 
  • B Bigarren hizkuntzen didaktika 
  • C Psikolinguistika 
  • D Hizkuntza eta eskola 
  • E Ama-hizkuntzaren didaktika 
  • F Hizkuntzalaritza 

 

EB - Euskal Biblioteka 

Euskaraz argitaratu diren dokumentuak biltzen dira bertan, edozein dela ere gaia : literatura (eleberriak, ipuinak, antzerkia, olerkia, bertsolaritza...), gizarte-zientziak, natur zientziak, zientzia aplikatuak, artea, geografia, historia... Atal honen xedea da edozein jakintza-arlo euskaraz landu nahi duenari materialak eskura jartzea. 

 

MD - Material Didaktikoa 

Atal honetan, hizkuntza ugari ikasi edo irakasteko metodo eta materialak aurki daitezke. Euskara, ingelesa, frantsesa, gaztelania eta alemana ikasteko material ugari biltzen dugu. Horiez gain, beste 70en bat hizkuntza ikasteko materialak ere aurki daitezke: katalana, txinera, arabiera, errusiera, poloniera, italiera, hungariera, bulgariera, hindi, swahili... eta beste asko.