Mailegua

 

Zerbitzu hau baliatzeko HABE Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi bateko bazkide izan behar zara.

 

Zenbat dokumentu, zenbat denboraz


Zerbitzu honen bidez, aldiko 6 dokumentu (liburu, bideo, CD...) eraman ditzakezu etxera.

Mailegu-epea: 45 egun. Epe hau beste 15 egunez ere luza daiteke (behin bakarrik), baldin eta beste inork erreserbatu ez badu dokumentu hori. Epea luzatzea 45 egunak amaitu baino lehenago egin behar da.

Ikasmaterialak mailegatu nahi direnean, izenburu bati loturiko item guztiak mailegatu ahalko dira, baina beti ere 6 izenbururen mugarekin.
 

Non


HABE Liburutegiaren egoitzan Donostian.

HABEren Gasteizko eta Bilboko egoitzetan jaso eta itzul daitezke mailegatutako dokumentuak. Baina, erne!, eskari guztiak HABE Liburutegiaren Donostiako egoitzara zuzendu behar dira beti.
 

Zer ezin da mailegatu


Aldizkariak, 1970. urte aurreko liburuak, liburu bitxiak edo erreferentziazkoak (hiztegiak, entziklopediak...) eta beste bakan batzuk ezingo dira maileguan eraman, eta Liburutegiaren eremuan kontsultatu ahal izango dira soilik.
 

Hona zuzendu


Maileguen inguruko eskaera eta kontsulta guztiak (dokumentuok maileguan eskatu, epea luzatzeko eskaerak, etab.) helbide honetara zuzendu: maileguak@habe.eus.