Katalogoari buruz

 

Katalogoa da liburutegiak eskaintzen duen kontsultarako tresna nagusia. HABE Liburutegiko katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dago eta bere OPAC-aren bidez kontsultatu daiteke.

 

Zein dokumentu-mota aurki dezaket katalogoan?

 

Katalogoan jasotako dokumentu horien artean, gehienak liburuak dira, baina badaude aldizkariak, ikus-entzunezkoak, ordenagailu fitxategiak, Interneteko baliabide elektronikoak…

 

Bilaketak egin ditzaket eta niri interesatzen zaizkidan dokumentuak aurkitu.

 

Bilaketak nola egin

 

Zer egin dezaket OPAC-ean identifikatuz gero?

 

Identifikatuz gero, Internet bidez hainbat gestio egiteko aukera ematen dizu OPAC-ak.

 

Nola identifikatu OPAC-ean

 

Identifikatu ondoren, honako hau egin ahal izango duzu:


- Zure pasahitza aldatu

- Zure maileguak ikusi eta berritu

- Dokumentuak eskatu edo erreserbatu

- Desideratak egin

- Zure bibliografia sortu