Zerbitzu honen bitartez, gure bazkideek HABE Liburutegian ez dauden dokumentuak eskura ditzakete eta, era berean, gure funtsak eskaintzen dizkiegu beste liburutegietako irakurleei.


Liburutegien arteko maileguari dagokionez, HABE Liburutegia bi liburutegi-sareotako partaide da: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea eta REBIUN (Red de Bibliotecas Universitarias), eta sare bakoitzak finkatuta duen araudia aplikatzen dugu, Liburutegien arteko maileguak egiteko garaian.

 

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea


HABE Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide den neurrian, sareko katalogoaren bitartez eskaintzen den liburutegien arteko mailegu-zerbitzuan parte hartzen du.

 

Zer egin behar da zerbitzu hau erabiltzeko?

 

- Lehenik eta behin, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko parte den liburutegi bateko bazkide izan.

- Mailegatu nahi diren dokumentuak sareko on-line katalogoan bilatu eta dokumentuen datuak jaso. Ziurtatu ezazu dokumentu horiek ez daudela mailegua egin nahi duzun liburutegian.

- Mailegua egin nahi duzun liburutegira jo eta eskatu dokumentuok. Haiek bideratuko dute eskaria.

- Dokumentuak eskaera bideratu duen liburutegian jaso eta bertan itzuli beharko dira.

 

REBIUN sarea


REBIUN sareak Espainiako Unibertsitateetako eta beste erakunde gutxi batzuren katalogoak biltzen ditu (CSIC, Biblioteca Nacional de España, Biblioteca de Catalunya, HABE Liburutegia, etab.) katalogo kolektibo bakarrean, eta dokumentuak partekatzeko arauak ezartzen ditu. Sare honen bidez HABE Liburutegiak eskuragarri jartzen ditu bere funtsak unibertsitateetako liburutegietako erabiltzaileentzat. Aldi berean, HABE Liburutegiko erabiltzaileek liburutegi horietako dokumentuak eskura ditzakete.

 

• Bi sare hauetatik kanpo dauden biblioteken kasuan ere, liburutegien arteko mailegu-zerbitzua eskaintzen dugu.

 


Eskabide guztiak zuzendu, mesedez, helbide honetara: maileguak@habe.eus.
 

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.