Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Azken fiordoa
2100. urtea da eta lur planeta ia suntsitu du gizakiak. Eire Moon eta lagunak beren eskoletatik kaleratu dituzte, arazotsuak zirelako. Denak Ortzadar izeneko eskolan bildu dituzte. Ortzadar eskola, ordea, ez da gainontzekoak bezalako eskola bat. Bertan, misio bat ezarri diete Eire Moon eta lagunei: lur planetan dauden arazo eta ondorioak ikertzea eta konponbidea aurkitzen saiatzea.
Abentura honetan, Norbegiara joango dira. Herrialdean zeuden fiordo guztiak itsasoak estali ditu dagoeneko, eta bakarra geratzen da. Horrez gain, ohartzen dira arrain asko hiltzen ari direla, itsasoaren tenperaturaren igoera dela eta. Lortuko al dute Eire Moon eta lagunek fiordoa ezagutu eta goraino igotzea? Onik aterako al dira bertatik? Ez galdu, izotz eta mendi arteko abentura zoragarri hau. Zain dituzu Ortzadar eskolako lagunak!



