Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
40 ordu?: etxeko eta zaintzako lanetan aritzen diren emakume migratu langileak Euskadin
Txosten honen helburua Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Planaren barruan kokatzen da. Planak neurri estrategikoak ezartzen ditu, lau arlo tematiko handitan bilduta; horietako batean, hain zuzen, atzerritar jatorriko emakumeak ardatz dituzten ekintzak biltzen dira. Ekintza horren garapenean, lan honen xedea da Euskadin etxeko eta zaintzako lanaren sektorean lan egiten duten emakume migratuen egungo errealitate soziolaborala deskribatzea eta aztertzea, eta testuinguru horretan emakumeek zailtasunei aurre egiteko eta aurrera jotzeko baliatzen dituzten estrategiak eta ekintzak —banakakoak eta kolektiboak— ikusaraztea.




