detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Literatura

Egilea: Manuel Rivas; itzultzailea, Juan Garzia Garmendia

Zer nahi nauk, Amore?

Zer nahi nauk, amore? honetan, askotariko bizi-zatiak igaroko zaizkigu begien aurretik, XX. mendearen bukaerako Galizian kokatuak, landan zein hirian. Horietatik, gizarte horren aldarteak ezagutuko ditugu, eta, hein batean, mendebaldeko gizarte osoarenak ere bai: kulturaren eta nortasunaren galera; ondasun materialen diktadura; naturarekiko destaina; orotariko indarkeria eta axolagabekeria… Guztietan dabil tartean noski beldurra, gizakiaren funts nabarmen hori, haitzulo ilunetatik etxe orratz dirdaitsuetaraino, beti berdin, beti bera, mozorroak mozorro. Errealitatetik jasotakoak dira ipuinotako kontuak, nahiz eta arrazoimenaren, logikaren edo normaltasunaren ulerbide estutik at agertu zenbaitetan itxuraz.

Web edukia bistaratu