Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Ganbara
Ganbara eleberriak emakume baten eguneroko bizitza kontatzen du, itxuraz arrunta. Emazte eta ama gisa bizi da, errutinak eta ohiturek markatutako etxe batean, non dena aurreikusgarria dirudien. Gauero ganbarara igotzen da, bakarrik egoteko, marrazteko eta margotzeko, bere barne munduari leku txiki bat egiteko. Baina egun batean, iraganeko eguneroko zatiak jasotzen hasten da gutunez, eta ahaztu nahi izan duen bizipen batek berriro harrapatzen du. Pixkanaka, orainaren lasaitasuna hausten doa, eta iraganak gero eta presentzia handiagoa hartzen du.



