Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Hamaika egun Azpeitian
Eskuizkribu hau duela gutxi azaldu zen Itziar Oiartzabalek Azpeitiko herriari emandako Imanol Eliasen funtsen artean. 2013an hil zen idazlea; oraintsu arte, ordea, ez zegoen nobela honen berririk.
Joxe Arruti abokatu zumaiarrak Azpeitira jo du jaso berri duen eskutitz baten misterioaren amuari segika. 1870eko uda da, bigarren gerra karlistaren aurreko giro nahasi betean. Arrutiren ikerketak ezustekotik ezustekora eramango du irakurlea, maiz thriller baten itxura hartzen duen eta pixkanaka argituz joango den nobela historiko odoltsu honetan. Korapiloz jositako hamaika egunek beteko dute narrazioaren hari durduzagarria.



