Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Mio marito deitzen zion
Bere ohiko idazkera dotorez ondu eta umore-printza etengabez gatzozpindu duen eleberria dakarkigu Joxean Agirrek, literaturaren maitasunetik bezainbat autoparodiatik edaten duena. Izan ere, idazle zahar, ospetsu eta txotxatzen hasi bat dugu, batetik; idazlenahi gazte, kazetari bekadun eta hasiberri bat, bestetik; biak gizonak, biak emakumezkoen miresle sutsu, eta biak gauzatu gabe geratutako amodio-istorioen oroitzaile mindu. Hain zuzen, emakume hauen eskutik jasoko dugu gizonezkoon berri: begirada amultsu eta apur bat ironikoa, fantasia ugari eta malezia gutxiko koitadu batzuen erretratu patetikoa eskaintzen diguna.



