detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Gizarte-zientziak

Egilea: Maussen eta Lévi-Straussen testuak ; gibel-solasa, Miren Urkijo Arregi; itzulpena, Idoia Santamaría Urkaregi, Unai Begiristain Goiburu; hizkuntza begiralea, Miren Artetxe Sarasola; argitaratzailea, Pio Perez Aldasoro

Dohaintzari buruzko saiakeraren lorratzean

Alde batetik, ondorio nolabait ere arkeologikoak aterako ditugu inguruan edo gure aurretik izan di­tugun gizarteetako giza transakzioen izaerari bu­ruz. Era berean, deskribatuko dugu zer truke- eta kontratu-fenomeno izan dituzten merkatu ekono­mikorik gabeak izan ez arren —gure ustean, eza­gutzen ditugun gizarte guztietan ageri den giza fe­nomeno bat baita merkatua— gurea ez bezalako truke-erregimena duten gizarteetan. Merkatariak eta haien asmakizun nagusia baino lehenagoko merkatua ikusiko dugu —hots, monetaren aurrekoa—, eta aztertuko dugu nola funtzionatzen zuen bai kontratu- eta salmenta-bide nolabait esateko modernoak agertu aurretik (semitikoa, helenikoa, helenistikoa eta erromatarra), bai moneta tinbratua azaldu aurretik. Aztertuko dugu, berebat, zer moral eta ekonomia ageri ziren transakzio haietan.

Web edukia bistaratu