detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Hizkuntzalaritza aplikatua

Hizkuntzalaritza aplikatua

Liburu berriak

Soziolinguistika

general

Egilea: Urtzi Reguero Ugarte

Hemengo azaro, hango eraizio : Larramendiren eragina Nafarroako autoreengan

Hego Euskal Herriko literaturaren sorrera eragin izana egozten zaio Manuel Larramendiri, bereziki bere Hiztegi hirukoitza argitaratuz gero; hainbestekoa izan bide zen bere eragina egun Lehen Euskara Modernoaren sorrera (LEM) hiztegiaren argitalpenarekin bat ahokatzen baita. Baina Larramendiren itzala eta eragina euskarazko literaturgintza osora zabaldu al ziren? Ala andoaindarrak euskalki batzuetako egileengan arrasto handiagoa utzi zuen beste batzuengan baino?

Zer gertatu zen Nafarroako XVIII. mendeko autoreengan?

Azken galdera honi erantzuna ematearren ikerlana burutu zuen 2019-2020an Urtzi Reguero filologoak eta esku artean duzun liburua ahalegin horren emaitza da, Nafarroako XVIII. mendeko euskal literaturgintzan punta-puntako ikerlari baten eskutik etorria.

Manuel Larramendiren obrak euskal literaturgintzan izan duen benetako itzala ezagutzeko ahalegin berria.

Web edukia bistaratu