irudia
Egilea: Joxean Agirre

Gizon barregarriaK

Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzeztera jolastuko dira, berrogei urte lehenago ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioak ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismo nahasten dituen koktel gisa funtzionatzen duen nobelak hainbat adar ditu : zahartzaroaren eta maskulinotasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helburuen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere, gizon barregarriek adinako protagonismoa baitu Maria Mendizabal Antropologíako ikasle gazte eta dizdiratsuak, zeina unifomedunen usainei buruzko dokotore-tesia egiten ari den.