Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Familia bidezko hizkuntza transmisioari buruzko ikerketa
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zehaztu du zein den ikerketaren helburu nagusia: aztertzea familiek zer jokabide duten hizkuntza transmisioarekin lotuta, eta horretan eragina duten faktoreak zein diren jasotzea. Eusko Jaurlaritzaren ikerketa-egitasmoak ondorengo galderei erantzutea zuen helburu:
Zein dira euskararen alde hizkuntza-ohiturak aldatzeko zailtasunak?
Zein dira hizkuntza-hautu jakinak hartzeko arrazoiak?
Nola eragiten du aldaketa horretan testuinguru soziolinguistikoak?
Nola eragiten diete, bereziki hiztun berriei, emozioek, sentimenduek, aurreiritziek, hizkuntza-ohiturak aldatzeko prozesuan? Nola sentitzen dira elkarrekintza jakinetan?
Nola aldatzen dira hizkuntza-ohiturak denboran zehar? (Bikotekideen arteko hizkuntza-aldaketa, bikotekideen eta seme-alaben artekoa, seme-alaben euren artekoa)
Zein eragin du familiak, lagunarteak edota lan-giroak hizkuntza-ohituren aldaketan?
Zein dira gako mesedegarriak prozesu arrakastatsua bideratzeko?
Benetako aldaketa bat burutzeko aldaketa erabatekoa eman behar da ala posiblea da harreman-hizkuntza apurka-apurka aldatzea?
Nola erreakzionatzen duten beste solaskideek elkarrekintza jakinetan?



