Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Horma
Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. Denbora nahiko igaro da, baina ez dira itzuli. Protagonista, larriturik, haien bila abiatu da herrirantz. Errealitate tragikoa aurrez aurre izango du: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, animaliez inguraturik, emakumea bizirauteko prestatuko da; hausnarketak egin beharko ditu naturareko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz.



