detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Literatura

general

Egilea: Anton Txekhov ; [Itzulpena, hautaketa, hitzaurrea eta oharrak: Iker Sancho Insausti]

31 ipuin

Errusiako bere garaiko gizartearen erretratu ezin finagoak egiteagatik nabarmendu zen Anton Txekhov, baina, klasiko handien marka betez, nonahiko eta noiznahiko irakurleek topatzen dituzte haren orrietan identifikatzeko moduko pertsonaiak, ezaugarriak, egoerak… halako moldez non ipuingintza modernoaren aita eta maisutzat aitortzen den aho batez.
Umoretsuak dira itxura batean Txekhoven istorio gehienak: gizakion makurkeriaren bizkar irri eginarazten duten ipuin jostari eta arinak; barnerago sartuz, ordea, guztiz trebea da gizon-emakumeon saminak agertzen ere, eta sentimendu sakonez salatzen ditu injustiziaren menpe sufritzen dutenen minak.

Web edukia bistaratu