Liztor mutanteak
Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak;superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzen sakonera, Döner Kebab baten pizza margherita bat jatea; ....Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak.