Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko : gerra-kriminalak auzitan
Hannah Arendtek egin bezala, gaizkiaren hutsaltasuna aztergai du Slavenka Drakulicek Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Guretik hain urrun igaro zen gerrak, 90eko hamarkadan Jugoslaviako Errepublika Sozialista zatitzen hasi eta hainbat urtez luzatu zenak, sarraski iragarri ezina ekarri zuen: berrehun mila bizitza inguru galdu, bi milioi lagun bizilekuz aldatu eta estatu berriak sortu ziren.



