Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Beirazko kanpaia
Unibertsitate ikaslea da Esther Greenwood, eta poeta bihurtzea du amets. Hilabete oso batez emakumeentzako aldizkari batean editore gonbidatu jarduteko hautatzen dutenean, beraz, ate guztiak zabaltzen zaizkiola sentituko du; New York hirian egindako egonaldi preziatua, ordea, identitate auzien eta gizarte-arauen zelai gatazkatsu bihurtuko zaio berehala. Kontrajarritzat dituen femeninotasun eredu biren artean lehian ikusten du bere burua: norberaren helburu eta desirak lehenesten dituen matxinoa eta gizarte arauen arabera jokatzen duen emazte-ama. Hilabetea pasatuta eta idazketa eskola batek bere hautagaitzari uko egin eta gero, amarengana itzuli beharko du Estherrek, eta aterabide zaileko gainbehera emozional bati ekinen dio, ospitale psikiatriko batetik bestera eramanen duena



