detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Literatura

general

Egilea: Zigor Olabarria Oleaga

Txori urdinak : espetxearen erratratu bat Santi Cobos presoaren ahotik

Erreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, espetxe “arrunta”. Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. Gorrotoa eta ihes egiten saiatzea izan zituen bizirauteko helduleku bakar urte askoan. Saiatu zen teilatutik, saiatu zen murrutik, saiatu zen epaitegitik tiroka, saiatu zen funtzionarioak bahituta. Ordainetan pilatu zituen 70 urte baino gehiagoko kondena, torturak, jipoiak, herra. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik irten ziren gutxienetako bat dugu Santi, eta kontalari aparta. Bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da, gordina oso, baina umoretik eta bizitzaren aldeko kantatik ere baduena

Web edukia bistaratu