irudia
Egilea: Maryse Condé ; Joxe Mari Berasategi Zurutuza, itzultzailea

Bihotza negar eta irri : ene haurtzaroko istorio egiazkoak

Maryse Condék haurtzaroan eta nerabezaroan izan zuen kanbiamenduaren kronika ernagarria da Bihotza negar eta irri (Ene haurtzaroko istorio egiazkoak): 17 kontakizun labur, bakoitza gertakari baten inguruan apailatua, baina guziak hari mehe ia ikusezin batez josiak, zeinak betiere zalu eramanen baitu irakurlea kontakizunak ikimiliklik irenstera, axaletik irakurriz, edo mauska-mauska hausnartzera, soseguz leituz. Orotan planteatzen zaigu gogoetarako gai bat gutienez, maistraki testuingurutua gertakariaren ibili xehe bezain airosaren musika-doinuan.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.