Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Noiz bukatzen da armairua? : Hernaniko azken 50 urteetako LGBT memoria ariketa 1969-2019
Memoria egitea ariketa bat da. Hutsuneak betetzeko ariketa, hari mataza askatzen saiatzeko ariketa, josteko ariketa, galderen erantzunetan arakatu eta galdera gehiago bilatzearen ariketa.
Lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak, transgeneroak, bollerak, maritxuak... Okerrak, ez gara historiagatik galdekatuak izan. Ez digute galdetu nahi izan, eta gure ahotsez eta eskuz sortu dugunean, ezabatua izan da. Eta horren lekuan, paperean idatzi gabeko arau bat eta bakarra, heteroaraua, gure gorputzetan ebakiz eta orbainez idatzi dute.



