Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Mota:
Euskal biblioteka
Egilea: [edukia eta koordinazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Botanika Saila, Mikel Etxeberria Okariz ... et al. ; ilustrazioak, Raúl Domínguez Pazo]
Gure basoak : Gipuzkoako basoak eta basoetako landareak ezagutzeko gida
Mendi-gida honek Gipuzkoako basoen eta basoko landareen informazio ugari du. Mendiko gidetan ohikoa ez den arren, garrantzia bera eman diegu landareei eta basoei; izan ere, landareak ez dira era isolatuan hazten, eta beraz, landare horien testuinguruan -basoan- ere jarri dugu azpimarra. Horrela, irakurleak Gipuzkoako landareak identifikatzen ikasteaz gain, bertako baso-paisaiak interpretatzen ere ikasiko du.
Liburu honekin, sorreran parte hartu dugunon ametsa egia bilakatu da. Gure basoak altxor sentitzen ditugu eta orain, liburu hau zure altxorra ere bada. Basoak zuen amets bihurtzea ere nahi dugu.



