Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Txantxangorri kantaria
Txantxagorri kantaria da Salbador Zapirain "Ataño"-ren obra nagusia. Aitaren bizitza nobelatuz idatzi zuen. Gaur, Koldo Mitxelena Kulturunean dago eskuizkribua eta www.kmliburutegia.net webgunean ere ikus daiteke.
Eskuizkribu hori editatuz plazaratu zuen Antonio Zavalak lehen aldiz, 1979an, Auspoa bilduman. Zur eta lur geratu zen euskal irakurlea. Zavalak eta Joakin Berasategi bigarren aldiz argitaratu zuten, Sendoa argitaraldian, 1993an.
Zavalaren lanean oinarrituta, audiorako bertsio bat egin zuen Joxe Ramon Zubimendik 1995ean. HABEk eta Euskadi Irratiak plazaratu zuten, bederatzi kasete eta liburuxkatan.
Orain lehen aldiz argitaratzen da euskara batuan.
Badira liburak bigarren irakurketan ez hain ederrak iruditzen zaizkigunak, eta badira alderqntzizkoak, zenbat eta gehiago leitu, orduan eta hobeak iruditzen zaizkigunak: bada, Txantxangorri kantariarekin hauxe gertatu zait.
Joan Mari Irigoien



