Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Lertxundi : espacio tierra tiempo = espazioa lurra denbora = space earth time
Mikel Lertxundik eta Maribel Aiertzak artelan fina eskaintzen dute, argazkigintza, saiakera eta literatura fusionatzen dituen konposaketa erakargarri eta iradokitzailea duen liburu formatoan. Bertan Lertxundi eskultorearen unibertso plastikoaren esentzia jasotzen dute bertoko eta munduko beste sortzaile eta adituen begiradez eta gogoetez lagunduta, arteaz, naturaz, lurraz, gizakiaz, bizitzaz… Chihiro Minato (Japonia), Sabine Heilig (Alemania) eta Mikel Onandia (Euskal Herria) arte aditu kolaboratzaileen testuak eta Jon Gerediaga poeta bilbotarraren poemak harmonia atsegingarrian bizi dira egileen argazki, artikulu, aforismo, eta narrazioen ondoan.
Luxuzko liburua da, kontenplaziorako eta hausnarketarako gonbidapena egiten duena. Arteaz eta naturaz gozatzeko aukera aparta eskaintzen duena eta baita hausnarketarakoa espazioaz, lurraz eta denboraz, eta gizakiaz eta honen munduan egoteko moduaz.



