detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Literatura

general

Egilea: Itziar Aranburu, Jon Ander García

Abere ba : palindromo ilustratuen piztegia

Ehun eta bat abere.
Hizkuntza aberatsa da. Hitza aberetu dugun piztia. Abere ba hitzekin jolasten duen liburua.

Palindromo: Animalia bakoitzak beste hitz bat ezkutatzen du atzeraka irakurrita: `asto hotsa ́, `ele bele ́, `aker oreka ́, `alegia igela ́, `apo zopa ́, `karramarro horra marrak ́, `zezenez ez ́. Zergatik izango ote da kapikua?

Ilustratu: Abereen itxuran oinarritua dago abezea. Hizki bakoitzean animalia bat agertuko da eta animalia bakoitzean hizkia: aberedefghijklmnopq…

Piztegi: hitz eta piztiak elkartzen diren tokia, bestiariuma edo gure burua. Definizio argigarriekin, ideiak pizteko ere baliogarria. Pitzaduraz betea.

Abereen irudidun hiztegi pizgarri honetan mitologiak, kantuak, kontuak, atsotitzak, onomatopeiak, hitzulpenak, ele-meleak eta hitz jolas ugari azaleratuko dira.
Ehun eta bat abere, zu eta ni barne. Abere ba.

Web edukia bistaratu