detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Literatura

general

Egilea: Karlos Linazasoro

Hik ez dakik zer den beldurra

Ipuin-liburu gogorra da. “Hik ez dakik zer den beldurra” da ipuin guztietan entzungo den melodia, leitmotiv-a, eta melodiak bere baitan biltzen dituen geruza-azalak inpaktu handikoak dira. Gaizkiari buruzko gogoeta gupidagabea. Handia da ipuinen tentsio psikologikoa, eta ez apalagoa irakurlearengan sortutako deserosotasuna. Irakurleari ezinegona sortzen dioten galderak eta hausnarketak egiten dira. Denok daramagula barruan munstro bat, denok garela min egiteko kapaz.
Maisuki idatzitako lana da; nabarmentzekoa da prosaren poetikotasuna eta indarra. Laburtasuna eta zehaztasun errealista dira ipuin-liburuaren ezaugarri aipagarrienak. Aldi berean, poema gogoangarri baten haritik, jolasean bezala, munduratutako gaizkiaren lore-sorta ederra da liburua.

Web edukia bistaratu