detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Gizarte-zientziak

general

Egilea: Markel Ormazabal, Gaztañaga Irati Sienra, Xabier Iraola (koordinatzaileak) ; egileak, Jon Markel Ormazabal eta Irati Sienra

Eta segi aurrera!

Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere piezarik onena eskaintzen dio gazte hasiberriari. Eta eltzegile gazteak ez du oinordetzan jasotako maisulana gordetzen horri begiratzeko eta miresteko; aitzitik, lurraren kontra lehertzen du, mila puskatan hautsi, puskatxoak jaso eta buztinaz lotzen ditu atzera ere. Uruguaiarra beste itsaso baten ertzetan dabilen arren, kondairak ezin argiago irudikatzen du ezker abertzalearen gazte antolakundeen ezaugarria izan dena.

1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira ordutik. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.

Web edukia bistaratu