Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Rainer Werner Fassbinder
Liburu honen lehen zatia filmografia zabal hori kronologikoki jarraitzen eta haren une esanguratsuenak azpimarratzen saiatzen da. Bigarrenak, berriz, lan egin zuen testuinguruan kokatu nahi du Fassbinder, hala garai hartako Alemaniako Zinema Berrian nola Hollywoodeko zinemaren herentzian, baita une hartako beste zenbait zinemagilerekin zituen
harremanak ere. Fassbinderren zinema ezagutu, eta, urte batzuen ondotik, berriro ere iraganeko mamu bati bezala aurre egiten dion lekuko espektral baten gisa, saihestezina da noizbehinka testuaren egileak bere ahotsa entzunaraztea. Eta itxarotekoa zen, halaber, emaitza eleberri bat bezala, iragandako garai baten eta honek utzitako lorratzen kronika sentimentala bezala irakur daitekeen liburu bat izatea, Historiaren krudelkeriari eta honek atzean ahaztuta uzten dituen gorpuei buruzko kontakizun bat.



