Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Zumaia 1936-1945: giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
Eskuartean duzuen liburu honek Aranzadi Zientzia Elkarteak Zumaian Bigarren Errepublikatik lehen Frankismora gertatutakoen inguruan eginiko ikerketak eman dituen ondorioak jasotzen ditu. Azken urte hauetan, hamarkadetan isilarazita edo etxeko lau pareten artean soilik kontatutakoa azaleratzeko ahalegina egiten ari dira bai gure gizartea eta bai erakundeak ere. Zumaiako Udalak ere bide bat egin du lan honetan eta argitalpen honekin beste urrats bat egiten du.



