detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Egilea: Imma Merino, euskarazko itzulpena, Aritz Gorrotxategi

Agnès Varda : errealitateen eta ameskerien buruxkari

Sei hamarkadatan baino gehiagotan, La Pointe Courtekin (1954) debuta egin  zuenetik Varda par Agnèsen (2019) dagoen bere zinemari buruzko eskola magistralera, Agnès Vardak zinemako irudiak sortu ditu, beti ere, bere joko-arauak sortzera eraman duen askatasunarekin. Bere garaiko gertaerekiko sentibera eta besteenganako jakin-minari eutsiz, bere zinemak testigantzaren bokazioa du, eta errealitatea inoiz harrapatu ezin delako kontzientziarekin gauzatu du, eta, edozein kasutan, subjektibitatetik erakusten duelako kontzientziarekin. Aldi berean, bere irudimenaren adierazpena da, eta, hortaz, bere rêverie-rena eta hitz-jokoekiko eta irudien ustekabeko elkarketarekiko duen gustuarena. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, haien mugak zalantzan jarriz eta urratuz, bizitzaren eta irudikapenaren artean, errealitatearen eta ameskeriaren artean, naturaltasunaren eta artifizioaren artean, ustekabearen eta lanketaren artean, Agnès Varda bide pertsonal bezain inspiratzaile batetik ibili da. Haren filmografia osoari buruzko saiakera bat eta zinemagileak eskainitako azken elkarrizketetako bat jasotzen dituen liburu honek zinemagile baten berri eman nahi du errealitatea buruxkatuz, hura irudi bihurtzeko.

Web edukia bistaratu