detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Egilea: Amaia Rodriguez Oñatibia ; itzulpena Mara Mara Taldea

Errenteria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan

Ikerketa lanean testigantzak jaso dira eta horrekin batera artxibo desberdinak arakatu.

1891 izen eta hauek guztien bibliografia labur bat jasotzea lortu da. Honek hala ere, ez du esan nahi etorkizunean gehiago jasoko ez direnik. Ikerketa honek bizirik segiko du.

Lehenengo liburukian emakumeen aurkako errepresioari eskaini zaio kapitulu bat.

Datu orokorrei dagokienez, 9.000 bat biztanleko herria zen Errenteria. Hauetatik, 862 gudari eta miliziano joan ziren gerrara. Gudulari horietatik 99 gerran hil ziren. Bando frankistak Errenterian erreklutatutako gudularietatik, 51 gerran hil ziren. 274 pertsona epaitu zituzten gerra-kontseilu frankistetan; 20 heriotza-zigor ezarri zituzten eta 8 gauzatu ziren. Gerran judizioz kanpoko 29 fusilamendu izan ziren. Frankisten bandoan 75 preso eta 11 fusilatu izan ziren.

Udaleko 22 langileri espedientea zabaldu zitzaien, Guztira 35 udal langile kaleratu zituzten. 154 haur atzerrian errefuxiatu eta beren familiengandik bereizi zituzten, hainbat kasutan urte luzez. Errenteriako biztanleen erdiak herritik atera behar izan zuten eta ehunka preso egon ziren baldintza eskas eta penagarrietan Langile Batailoietan.

 

1. liburukia

 

2. liburukia

3. liburukia

Web edukia bistaratu