detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Gizarte-zientziak

general

Egilea: Onintza Irureta Azkune

Berdea da more berria

Azken hamarkadetan Euskal Herrian egin den grebarik ospetsuenetarikoaren protagonistak aurkituko dituzu liburu honetan: 2016an hasita, urte eta erdiz, Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek kaleak hartu zituzten; mota askotako mobilizazioak antolatuz, ozen aldarrikatu zuten euren lan baldintzak hobetzen ez baziren gizarte osoa aterako zela galtzen.

Emakume langileen borroka eta zaintzaren gaia agenda mediatikoaren erdigunera ekartzea lortu zuen grebak. Ezer ez da berdina izan geroztik. Grebak lagundu zuen, sektore prekarizatu honetako langileentzat hobekuntza nabarmenak lortzeaz gain, gure gizartean langile-klaseari buruz oraindik nagusi den imajinario maskulinoan arrakala bat irekitzen.

Borrokatzeko ahaldundu ziren hasieran. Orain, berain bizipenei hitzak jartzeko. Ezinbesteko dokumentu bat eskaintzen dizugu, habetzeko pertsona arruntek gauza harrigarriak lor ditzaketela elkarrekin borrokatzen dutenean. 

Liburuaren aurkezpenaren inguruko artikulua Argian. 

 

Web edukia bistaratu