Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Idazlezainak 2017: Donostiako liburuzainek egindako artikuluak
Euskal idazleei buruzko artikuluak sortzea, gaurkotzea, hobetzea eta ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da Idazlezainak proiektuaren xedea. Liburutegiek, zerbitzu publiko gisa, tokiko egileak (idazleak, ilustratzaileak, artistak ... ) babesteko eta sustatzeko bokazioa dute, haiek baitira gertaera literarioen muina eta iturburua. Egitasmo honetan, liburuzainek, liburuak zaintzeaz gain, idazleak ere zaintzen dituzte Wikipedian, haien artikuluak sortuz, gaurkoruta
mantenduz eta ahalik eta hizkuntza gehienetan eskainiz.



