detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Egilea: Telesforo Aranzadi, José Miguel Baradiarán, Enrique Eguren; hitzaurrea, J. A. Mujika Alustiza

Altzaniako zortzi trikuaharriren esplorazioa: memoria

XX. mendearen hasieran, unibertsitate giroan Historiaurreari buruzko jakintzan aurrerapen ikusgarriak egiten ari zirela, Euskal Herrian ere ordura arte ia erabat ezezaguna zen garai hura ikertzeko kezka pizten hasi zen.

Aurreko mendetik zetorren jakintza arlo berriaren garapena. Geologoek aurkitutako giza aztarna batzuek bideratu zuten hori. Ordu arte ezagutzen ez ziren aspaldi-aspaldiko garaietan ere gizakiak izan zirela eta uste ez zen bezalako bizimodua zutela jakiteak errotik aldatu zuen ikertzaileen ikuskera.

Aranzadi, Barandiaran eta Eguren irakasleek urte haietan egindako indusketek hemengo Historiaurrearen ezagutzaren oinarria jartzeko balio izan zuten.

Saio horietako batzuk Goierriko mendietan egin zituzten. 1920ko udan, konparazio baterako, Etzegarate eta Otsaurte inguruko gainetan ibili ziren eta “Exploración de ocho dólmenes de Altzania” liburuxkan utzi zuten aurkitu eta ezagututakoaren lekukotza. Gipuzkoako Diputazioak argitaratu zuen 1921ean.

Argitalpen hori aspaldian zegoen ahaztua -eta ia galdua ere- jende gehienaren gogoetatik.

Web edukia bistaratu