detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Euskal biblioteka

Euskal biblioteka

Liburu berriak

general

Zientzia. Informatika. Dokumentazioa

Egilea: Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Kepa Sarasola Gabiola

Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak

Liburu hau ez dugu sortu Python lengoaiaren xehetasun guztiak eta zehaztasun osoz deskribatzeko, ikasteko material motibatzailea eskaintzeko baizik. Adibideak ikustea, probatzea eta horien hobekuntzak programatzea baita ikasteko metodorik onena.

Python lengoaia sinplea, ulergarria eta ahaltsua da. Lengoaiak bere barruan dakarren funtzionaltasuna ez da oso zabala, baina oso erraza da oinarrizko muin hori zabaltzea. Erraz aurkitzen dira sarean programa ahaltsu asko, eta gehienetan lizentzia libre batekin. Python software libre eta irekia da eta enpresa handi askotan erabiltzen da: Google, Yahoo, CERN, NASA...

Algoritmikaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ez badituzu, hori ikasi beharko duzu lehenago beste liburu batekin, liburu hau ez baita egokia hutsetik abiatuta programatzen ikasteko.

Ikasi nahi duzu ping-pong jokoa sortzen? Internetetik testuak jaso eta lantzen? ...

Web edukia bistaratu