Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Gabriel Celaya 1911-1991
2016ko apirilaren 18an betetzen dira hogeita bost urte Gabriel Celaya poeta handia hil zela. Egiak kantatu zituen poeta, mailua eskuan jardun zuen poeta, poesia ogibide eta izateko modu bihurtu zituena. Poesia sozialaren ikur handienetakoa. Baina beste hainbat gauza ere bai. Esaterako, XX. mendeko poesiaren kezka eta estilo ezberdinen sintesi ezin hobea. Eta ikuspegi sozialarekin soilik geratzen bagara, mundu poetiko zabalago, konplexuago eta heterogeneoago bat ez ulertzeko arriskuan eror gaitezke.



