Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Berdean hezi: haurrak naturara hurbiltzeko ideiak
Egungo gizarteetan gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari den ingurumen desnaturalizatu eta artifizialaren aurrean, haurren hezkuntza arloan natura-ingurunea berreskuratzea aldarrikatzen du egileak. Horretarako, natura-ingurunea bazter utziz eraikitako eredu kulturalaren ondorioen diagnostikoa hartzen du abiaburutzat: pasibotasuna, sedentarismoa, estresa eta abar. Hala ere, horren kritika hutsa egin beharrean, Heike Freirek natura-ingurune horrekiko harremanak berreskuratzeko tresna-multzo ugaria proposatzen digu: eguneroko erreferenterik ohikoenetatik (etxebizitza, ikastetxea) gune irekietara (guneok zentzu hertsian hartuta). Obra honetan, ondoko gai hauek landu dira, besteak beste: zenbait jarduerari ekiteko moduak (bereziki, txangoei), jokoen ikuspegiak, natura-inguruneak ematen dizkigun irakaspenak eta abar. Hori guztia era atseginean eta erraz ulertzeko moduan idatzita dago, eta kapitulu bakoitzaren azkenean egin beharrekoari eta egin behar ez denari buruzko gomendioak ere agertzen dira, bai eta kapituluetan garatzen diren ideia nagusien laburpena ere.



