detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Hizkuntzalaritza aplikatua

Hizkuntzalaritza aplikatua

Liburu berriak

Soziolinguistika

general

Egilea: Maitane Arizabaleta

Mintzapraktikan ari direnek (bidelariek) ezagutzatik erabilerara pausuak emateko izaten dituzten zailtasun eta oztopoak ezagutu eta hizkuntz ohituren aldaketetan eragitea

Mintzapraktika programen oinarria da euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin elkartzea. Mintzapraktika programak aisialdian garatzen dira, izaera boluntarioa dute, harreman sare berriak sortzea bilatzen dute, euskararentzako hiztun eta gune berriak irabaztea dute helburu.

Mintzapraktika programen zabalkundean, Donostiako Bagera euskara elkartea izan zen aitzindari, 1993. urtean Mintzalaguna programa martxan jarri zuenean. Hurrengo urteetan beste hainbat egitasmo sortzen joan ziren, besteak beste Bergarako Berriketan.

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek. Gaur egun 5.500 lagunetik gora ari dira mintzapraktika programetan parte hartzen, eta urtetik urtera gorantz doan egitasmoa da.

 
 

 

Web edukia bistaratu