Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Egilea: Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue
Aldahitz ikerketa 2014: eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan
Aldahitz ikerketaren aztergai nagusia hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak dira. Zehazki, finkatutako harremanetan, eguneroko edo ohiko hizkuntzan gaztelaniatik euskarara gertatzen diren aldaketa prozesuak ditu aztergai nagusi ikerketa lerro honek.
Ikerketa honen baitako azken proiektua hau da: Aldahitz ikerketa 2014. Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan. Hizkuntza ohituren aldaketaren fenomenoari buruzko azalpen teorikoak jasotzen ditu lanak, hala nola 2013 eta 2014an Eusle metodologian oinarriturik lan munduko erakundeetan (administrazio publikoan zein enpresa pribatuetan) eginiko esperientzien emaitzak eta ondorioak.



