Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
[Izen + egin]a aditz-lokuzioak
Tesi honen muina euskarazko [Izen + egin]A aditz-lokuzioen azterketa izango da, mota horretakoak baitira aditz-lokuzio ugarienak eta erabilienak. Euskaraz, emankorrak diren egitura horiek formari dagokionez antzekoak badira ere, semantikoki eta sintaktikoki desberdindu daitezkeela pentsatzen dudalako aukeratu ditut [Izen + egin]A aditz-lokuzioak tesi honen aztergaitzat.



