Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
EraLan3 ikerketa-proiektua: euskararen erabilera lan-munduan
EraLan ikerketa-proiektua da, izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetzaren bitartez gauzatzen dena. Lan-arloan ematen den hizkuntzen erabilera da proiektuaren aztergai nagusia, eta gai horren inguruan Soziolinguistika Klusterraren baitan ikerketa aplikatua eta haren gaineko hausnarketa elkarrekin egiten duten erakunde ezberdinen emaitza da EraLan.
Gehiago zehaztuz, EraLan proiektuaren helburua da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan– euskararen eta beste hizkuntzen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak eta dinamikak diseinatzeko eta inplementatzeko ezagutzan aurreratzea. Ezagutza praktikoan eta ezagutza teorikoan. Eta ezagutza hori lankidetzan ari diren erakundeetako kideen artean partekatzea eta zirkulazioan jartzea.



