Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Udaberria gutaz ahaztu zen urte hartan: doluaren bidezidorretik barna
Idazle Berriendako Euskarazko XXIV. Literatur Lehiaketan I. saria
Dena isilik dago. Haurrak, logelan, aspaldi loak hartuta. Kanpoan gaua da. Txakurra ere lotan dago eta gelako erlojuaren hotsa besterik ez da entzuten. Gustura eginen nuke lo, ahal izanez gero. Isiltasuna. Nire malkoak lurrera erori dira; eta, egongelako oholtzatik, behin oparitu zenizkidan lore horiak hazi dira.



